72. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENBE

1. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko aurrekontuko lehen aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren arloetan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA
(euroak)

Zorren likidazioa, Odineta eta Genbermin erreka-zuloak I. eta II. faseetan bideratzeko ukitutako finken desjabetzearen ondorioz

2640,95

SARRERAK:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA
(euroak)

Diruzaintzako gerakina

2640,95

Genben, 2017ko martxoaren 22an.–Alkatea, Juan José García González.

Iragarkiaren kodea: L1703613