1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 138/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez Nafarroako udalek ondasun eta eskubideen udal inbentarioa egiteko eta udalaren lurzoru ondarearen inbentario bereizia prestatzeko deialdia onetsi zen, 2017ko urterako.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 340415.
Lehendabizikoa.–Onuradunak:
Honako baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako udalak izan daitezke onuradunak:
a) Deialdi hau argitaratzen den egunerako ez izatea egina ondasun eta eskubideen udal inbentarioa, ez eta udalaren lurzoru ondarearen inbentario bereizia ere.
b) Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan ezarritakoaren arabera eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako kontu orokorra bidalia izatea Nafarroako Gobernuari.
c) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak betetzea.
d) Inbentarioa egiteko lana 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera hasita izatea.
Bigarrena.–Xedea:
Deialdi honen xedea da ondasun eta eskubideen udal inbentarioa egiteko eta udalaren lurzoru ondarearen inbentario bereizia prestatzeko gastuengatik Nafarroako udalei emanen zaizkien diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Laguntza hauen oinarri arautzaileak Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren 2017ko martxoaren 28ko 138/2017 Ebazpenaren eranskinean ikus daitezke. Ebazpen horren bidez, Nafarroako udalek ondasun eta eskubideen udal inbentarioa egiteko eta udalaren lurzoru ondarearen inbentario bereizia prestatzeko deialdia onetsi da.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
Deialdiaren zenbatekoa, guztira, 75.000 eurokoa da Nafarroako udalentzat.
Diru-laguntzaren zenbatekoa inbentario horiek egiteko kontratatzen den laguntza teknikoaren kostuaren %50 (BEZa barne) finantzatzeko adinakoa izanen da. Aplikatu beharreko BEZa deialdia argitaratzen den egunean indarra duena izanen da. Onuradun bakoitzari eman beharreko gehieneko laguntza 5.000 eurokoa izanen da.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Seigarrena.–Beste datu batzuk:
Oinarri arautzaileen bosgarren oinarrian zehazten diren agiriak erantsita aurkeztuko dira eskaerak.
Iruñean, 2017ko martxoaren 3an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.
Iragarkiaren kodea: F1704040