70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

45E/2017 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen baimen integratua aldatzen duena Vianako udal mugapean hondakinak kudeatzen dituen instalazio baterako. Instalazioaren titularra Saica Natur SL da.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 612/2010 Ebazpenaren bidez emana.

2016ko urriaren 20an, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 104.c artikuluan eta ingurumen baimen integratuan berean ezarritakoarekin bat, titularrak hondakin arriskutsuen transferentziaren jardueraren behin betiko itxiera partziala komunikatu du, eta instalazioa ixteko proiektu teknikoa aurkeztu.

Proiektu horren garapenak instalazioaren funtzionamendu baldintzak nabarmenki aldatzen dituenez, eta aldaketa horiek instalazioaren ingurumen baimen integratuan agertu behar direnez, baimena aldatu behar da iraungi baino lehen (proiektua burutu ondoren iraungiko da baimena).

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz tramitatu da espedientea. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzuteko tramitean egon da 10 egunez. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztutako alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.

Adierazitakoarekin bat, eta zerbitzuetako zuzendariei eskumenak eskuordetzeko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Ingurumen baimen integratua aldatzea Vianako udal mugapean hondakinak kudeatzen dituen instalazio baterako, helburua izanik ezartzea zer baldintzatan itxiko den hondakin arriskutsuen transferentziaren jarduera, jarduera ixteko proiektu teknikoan jasotako baldintzak bete daitezen. Instalazioaren titularra Saica Natur SL da.

Bigarrena.–Titularrak erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du, non ziurtatuko baita hondakin arriskutsuen transferentziaren jardueraren itxiera ebazpen honetan ezarritako baldintzen eta neurrien arabera egin dela. Obrako azken ziurtagiria/egiaztagiria, ixten ez den zatiaren behin betiko planoak eta egindako neurketa eta egiaztapen praktikoen emaitzak erantsiko dira.

Hirugarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak bete ezean, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotako ingurumen arloko diziplina-neurriak hartuko dira, deusetan galarazi gabe sektoreko legedian ezarritakoa, hori ere aplikatuko baita.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

Seigarrena.–Ebazpen hau Saica Natur SL eta Vianako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko otsailaren 20an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F1702270