70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

441/2017 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, herriko bestak direla eta, jaiegun izanen diren astelegunak ezartzen dituena zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Iruñetik kanpo ematen dituzten langileentzat.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 23ko 207/2016 Foru Aginduak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2017ko lan egutegia onetsi du, eta 1.2 artikuluak adierazten du ezen, aste barreneko jaiegunak ezartzerakoan, Iruñean ari ez diren langileentzat jaieguna izanen dela Nafarroako herrietako 2017ko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herriko besta eguna eta herriko bestetako beste egun bat, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan aritzen diren langile guztientzat oro har ezartzen duenaren arabera.

Behin ezarririk zer herriko besta egun izanen diren 2017. urterako, ordainduak eta berreskuratu behar ez direnak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1425/2016 Ebazpenaren bidez, bidezko da ezartzea zer jaiegun izanen diren astegunetan, herriko bestak direla eta, zerbitzuak Iruñetik kanpo ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileentzat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Herriko bestak direla eta, jaiegun izanen diren astelegunak ezartzea.

Zerbitzuak Iruñetik kanpo ematen dituzten langileentzat, ondokoak hartuko dira jaieguntzat, herriko bestak direla eta, herriaren arabera:

Abartzuza: abuztuaren 14a.

Ablitas: irailaren 8a.

Oibar: abuztuaren 16a.

Allo: abuztuaren 24a.

Altsasu: irailaren 14a.

Antzin: uztailaren 28a.

Andosilla: irailaren 9a.

Agoitz: abuztuaren 14a.

Arguedas: abuztuaren 7a.

Arizkun (Baztan): ekainaren 24a.

Arroitz: irailaren 4a.

Artaxoa: irailaren 8a.

Auritz: ekainaren 24a.

Azagra: irailaren 9a.

Bera: abuztuaren 4a.

Beriain: irailaren 1a.

Buñuel: abuztuaren 16a.

Cabanillas: abuztuaren 17a.

Cadreita: uztailaren 17a.

Caparroso: irailaren 4a.

Cárcar: irailaren 14a.

Zarrakaztelu: abuztuaren 7a.

Cascante: irailaren 11.

Kaseda: irailaren 9a.

Castejón: ekainaren 29a.

Cintruénigo: irailaren 8a.

Corella: irailaren 25a.

Cortes: irailaren 25a.

Deikaztelu: abuztuaren 31.

Doneztebe: ekainaren 30a.

Elizondo (Baztan): uztailaren 26a.

Lizarra: abuztuaren 5a.

Etxarri Aranatz: uztailaren 31.

Faltzes: abuztuaren 14a.

Fitero: irailaren 11.

Fontellas: irailaren 8a.

Funes: abuztuaren 9a.

Fustiñana: abuztuaren 8a.

Goizueta: abuztuaren 16a.

Gorraitz (Eguesibar): irailaren 9a.

Uharte: irailaren 19a.

Irurita (Baztan): maiatzaren 26a.

Irurtzun: uztailaren 20a.

Izaba: uztailaren 26a.

Iturmendi: uztailaren 18a.

Lakuntza: abuztuaren 28a.

Larraga: abuztuaren 7a.

Leitza: abuztuaren 11.

Lekunberri: urriaren 13a.

Lerín: abuztuaren 16a.

Lesaka: uztailaren 8a.

Lezaun: ekainaren 30a.

Lodosa: uztailaren 31.

Los Arcos: abuztuaren 16a.

Irunberri: abuztuaren 31.

Martzilla: abuztuaren 24a.

Mélida: abuztuaren 21a.

Mendabia: abuztuaren 24a.

Mendigorria: abuztuaren 16a.

Milagro: irailaren 4a.

Miranda Arga: abuztuaren 24a.

Monteagudo: abuztuaren 16a.

Murchante: abuztuaren 17a.

Nabaskoze: abuztuaren 4a.

Noain (Elortzibar): abuztuaren 24a.

Olazti: uztailaren 24a.

Erriberri: irailaren 14a.

Orkoien: ekainaren 22a.

Oronoz (Baztan): abuztuaren 14a.

Ororbia (Oltza Zendea): abuztuaren 19a.

Oteitza: abuztuaren 17a.

Azkoien: irailaren 4a.

Gares: uztailaren 27a.

Ribaforada: abuztuaren 25a.

Erronkari: abuztuaren 14a.

Zaraitzu (Ezkaroze): uztailaren 16a.

Jaitz: irailaren 30a.

San Adrián: uztailaren 26a.

Zangoza: irailaren 12a.

Santakara: abuztuaren 16a.

Sartaguda: abuztuaren 9a.

Sesma: abuztuaren 26a.

Tafalla: abuztuaren 16a.

Tutera: uztailaren 27a.

Ultzama (Larraintzar): abuztuaren 4a.

Valtierra: abuztuaren 19a.

Viana: uztailaren 24a.

Alesbes: irailaren 18a.

Villatuerta: abuztuaren 12a.

Zubiri (Esteribar): abuztuaren 5a.

Zudairi (Ameskoabarrena): abuztuaren 18a.

2. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan aritzen diren langileentzat, eskolaren funtzionamenduaren berezitasunagatik, bai eta Antsoain, Barañain, Berriozar, Atarrabia, Burlata, Zizur Nagusia, Zizur, Mutiloa, Sarriguren eta Cordovilla herrietan aritzen diren langileentzat ere, jaieguntzat hartuko da, herriko bestak direla eta, Iruñerako ezarritakoa, hau da, uztailaren 7a.

Aurreko paragrafoko salbuespena ez zaie aplikatuko liburutegien sarean aritzen diren langileei; izan ere, kasuan kasuko lantokiaren herriko zaindariaren besta eguna izanen dute, ebazpen honen lehen atalean ezarritakoaren arabera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko otsailaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1702458