70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 15. EPAITEGIA

Ediktua. Jakinarazpen zedula. 1118/2015 prozedura

María Dolores Marín Relanzon andrea, Madrilgo Lan arloko 15. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Grace Sison Manabat andreak eskaturik, titulu judizialen betearazpena dela-eta, Alfonso Valdés Magán jaunaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 18/2017 prozeduran, honako ebazpen hau eman da:

Betearazpen agindu orokorra abiaraztea Grace Sison Manabaten alde, alderdi betearazlea den aldetik, Alfonso Valdés Magán demandatuaren kontra, betearazpenpeko alderdia den aldetik. Printzipala 1.125,60 eurokoa da, eta behin-behinekoz kalkulatu diren interesak, 112,00, eta kostuak, 112,00 euro, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko bidea: Berraztertzeko errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztuz, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, non, ebazpenak izan litzakeen arau-hausteak alegatzeaz gain, aurkakotasuna ere alegatzen ahalko baita, LJLaren 239.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Errekurtsogileak, Gizarte Segurantzako araubidearen onuradun den langilea ez bada, 25 euro sartu beharko ditu epaitegi honek Banco Santander entitatean duen 2513-0000-64-0018-17 kontuan.

Betearazpen agindu orokorra eraginkorra izan dadin, honakoa erabaki dut:

–Alfonso Valdés Magán jaunari errekerimendua egitea, bost eguneko epean betearazpenaren zenbatekoa estaltzeko adinako ondasun eta eskubideen zerrenda egin dezan, hau da: 1.125,60 euro printzipal gisa, eta 224,00 euro behin-behineko interes eta kostu gisa. Bere erantzukizunak bermatzeko behar adinako zehaztasunaz emanen du zerrenda hori. Orobat, adierazi beharko du nor diren bere ondasunen gainean eskubideren bat duten pertsonak, eta, beste prozesuren bati lotuta badaude, zehaztu beharko ditu betearazpenean interesekoak izan daitezkeen inguruabarrak. Pertsona juridikoak direnean, betebehar hori administratzaileena izanen da, edo haiek legez ordezkatzen dituztenena, eta ondasun komunitateak edo nortasunik gabeko taldeak badira, horietan antolatzaile, zuzendari edo kudeatzaile gisa agertzen direnena. Ondasunek karga errealak badituzte, bermatutako kredituaren zenbatekoa adierazi beharko du, eta, behar denean, egun horretan ordaintzeko dagoen zatia zein den. Ondasun higiezinen kasuan, adierazi beharko du okupatuta dauden, nork okupatuta eta zein tituluren bidez. Ohartarazten da egiaztatu ezean zehapena jaso dezakeela, gutxienez ere desobeditze larriagatik, baldin eta ondasunen zerrenda aurkezten ez badu, bereak ez diren ondasunak sartzen baditu zerrenda horretan, enbarga daitezkeen bere ondasunak kanpoan uzten baditu edo horiek izan ditzaketen zamak eta kargak agerrarazten ez baditu. Halaber, aldian behingo isun hertsatzaileak ere jartzen ahalko zaizkio.

Demandatuaren egoitza zein den ikertzea, non den jakiterik ez baitago.

Ikerketa judiziala egitea betearazpenpeko alderdiaren ondarearen gainean. Horretarako, organo judizial honen eskura dauden datu-base guztiak kontsultatuko dira, eta erakunde eta erregistro publikoei behar diren idatzagiriak igorriko zaizkie, haien datuen arabera, beharrezko eta legezko ikerketak egin ondoren, zordunak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten. Norberaren intimitaterako eskubidea urratu gabe, behar den informazioa eskuratuko da betearazitako diru-betebeharra gauzatzeko. Finantza edo gordailuzain erakundeei eskatuko zaie informazioa, edo, bere ohiko jardueraren xedeagatik edo betearazpenpekoarekin dituen harremanegatik, haren ondasun edo eskubideen berri izan edo haren zordun izan daitezkeen beste pertsona pribatu batzuei.

Erabakitzen da GE8748AM matrikula duen ibilgailua eta BA1733P matrikula duena enbargatzea, Alfonso Valdés Magán jaunaren erantzukizuna segurtatzeko.

Igor bedi agindua Nafarroako Ondasun Higigarrien Erregistrora, enbargoaren idatzoharra egin dezaten, eta titulartasunaren, kargen eta zamen ziurtagiria egin dadin. Bidal bekio ofizioa behar den unitate administratiboari, benetan zigila eta gorde dezan.

Zerga Administrazioko Estatu Agentziak betearazpenpeko alderdiari ordaindu beharreko zerga-itzulketak enbargatzea erabaki da. Ondorio horretarako, egin bedi zordunketa eskaera Kontsignazio Judizialetarako Kontuaren bidezko errekerimendu judizialaren bitartez.

Alfonso Valdés Magán jaunak entitate guztietan betearazpenpekoaren alde dituen saldoak enbargatzea erabakitzen da, erreklamatutako zenbatekoak guztira estaltzeko nahikoa izan arte. Ondorio horretarako, egin bedi zordunketa eskaera Kontsignazio Judizialetarako Kontuaren bidezko errekerimendu judizialaren bitartez.

–Adieraz bekio betearazpenpekoari, betearazpen agindu orokorra duen autoarekin bat, honako hau:

a) Betearazpena abiarazi eta hiru hilabete igarotzen badira betearazpenpekoak betebeharra osorik bete gabe, baldin eta ikusten bada behar den arretarik ez dela izan betearazpena betetzeko, edo ondasunak deklaratzeko betebeharra ez dela bete edo deklarazio horretan garrantzizko ondare-elementuak ezkutatu direla, ordaindu beharreko legezko interesak bi puntu handitu daitezke.

b) Tituluan eskatzen den betebeharra oso-osorik betetzen badu betearazpenpeko alderdiak, barnean dela –diruzko betearazpenen kasuan, eta behar denean– prozesuko interesen ordainketa, epai edo ebazpen judiziala irmoa den egunetik hogei eguneko epean, edo titulua eratu den egunetik, edo, behar denean, betearazpeneko tituluan deklaratutako betebeharra eskatzen ahal den egunetik, ez zaizkio ezarriko eskatutako betearazpenaren kostuak, LJLaren 239.3 artikuluan aurreikusitakoa betez.

–Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLaren 53.2 artikulua aplikatuz, organo judizialean agertzen den lehendabiziko aldian edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek jakinarazpen egintzak egiteko helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela. Horretarako ematen diren helbideak eta datuek erabateko ondorioak izanen dituzte, eta haietan ondoriorik gabe egiten diren jakinarazpen saiakerak baliozkoak izanen dira, bestelako daturik ematen ez den bitartean; datu horiek eguneratzea alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoren bat aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

–Banco de Santanderreko IBAN ES55 0049 3569 9200 0500 1274 kontua (2513-0000-64-0018-17 zenbakikoa) izanen da, ordainketaren ondorioetarako, organo judizialaren kontsignazioetarako kontua, eta, kontzeptu gisa, “kontsignazioetarako banku kontua” jarri beharko da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko bidea: dekretu honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da, jakinarazi eta hiru eguneko epean. Gizarte Segurantzako onuradun edo langile ez diren errekurtsogileek 25 euro sartu beharko dituzte epaitegi honek Banco Santander entitatean (IBAN ES55 0049 3569 9200 0500 1274) duen 2513-0000-64-0018-17 Gordailuen eta Kontsignazioen kontuan.

Hori erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Alfonso Valdés Magán jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, epaienak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Madrilen, 2017ko otsailaren 22an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Dolores Marín Relanzon.

Iragarkiaren kodea: J1703028