70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GIJONGO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 642/2016 prozedura

Olga Peña García andrea, Gijongo Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratu den 642/2016 prozedura arruntean, honako ebazpen hauek eman dira, ondotik adierazten diren datuak dituztenak; interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko, eta adierazten den errekurtsoa jartzen ahal da haien kontra.

Ebazpenak: epaia, 2017ko otsailaren 1ekoa.

Errekurtsoa: ezin da errekurtsorik jarri.

Jakinarazten zaion pertsona: Seguridad Empresarial Navarra SL.

Eta Seguridad Empresarial Navarra SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak edo epaienak, edo prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Gijonen, 2017ko otsailaren 9an.–Justizia Administrazioaren letradua, Olga Peña García.

Iragarkiaren kodea: J1702579