70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 423/2015 prozedura

Lucía Fuente Buisan andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 423/2015 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan.

Eta Amalia Heredia Ruiz Clavijo andrearen, Ana Carmen Ochoa Martínez andrearen eta Margarita Diez Ochoa andrearen jaraunspen jasogabeari eta jaraunsle ezezagunei legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2017ko urtarrilaren 17an.–Justizia Administrazioaren letradua, Lucía Fuente Buisan.

Iragarkiaren kodea: J1702918