70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 776/2016 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 776/2016 prozeduran antolaketarako eginbidea eman da 2017ko martxoaren 6an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean.

Eta Comercial Azzouzout Aoujda SLri legezko jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta adierazten da idazkari judizialaren aurreko adiskidetze-ekitaldia 2017ko maiatzaren 11ko 11:10ean eginen dela epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, beharrezkoa bada, 2017ko maiatzaren 11ko 11:15ean epaile magistratuaren aurreko adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2017ko martxoaren 6an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1703175