70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren martxoaren 24ko 205E/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako artisautza enpresak sustatzeko diru-laguntzen 2017ko deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 339908.

Lehena.–Onuradunak.

2017ko urtarrilaren 1a baino lehen Nafarroako Artisautza Enpresen Erregistroan izena emandako enpresa txiki eta ertainak.

Bigarrena.–Xedea.

Nafarroako artisautza enpresen lehiakortasuna handitzea, haien produktuak merkaturatu eta sustatzeko jarduerak bultzatuz, bai eta haien langileen prestakuntza maila hobetzen duten jarduerak ere, haiek garatu eta indartze aldera.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

205E/2017 Ebazpena, martxoaren 24koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiarena.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko baimendu den gastua 45.000 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko irailaren 25ean hasi eta 2017ko urriaren 10ean amaituko da.

Iruñean, 2017ko martxoaren 24an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1703866