70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 413/2016 prozedura

Iruñean, 2017ko martxoaren 6an.

José Alonso Ramos jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 413/2016 hitzezko judizioaren prozedura (250.2) tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Fermín Etayo Ramos jaunaren jaraunspen jasogabeari eta jaraunsle ezezagunei legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2017ko martxoaren 6an.–Justizia Administrazioaren letradua, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1702784