70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, Zizur Nagusiko Udalaren Kultura Patronatuaren Batzordearena, herriko merkatariei beraien establezimenduetako errotulazioan euskara erabiltzeko diru-laguntza deialdiari buruz

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testua Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 338467.

Lehenengoa.–Pertsona onuradunak.

Diru-laguntza eskatu ahalko dute Zizur Nagusiko merkatariek, beraien establezimenduetako errotulazioan euskara erabiltzen badute (fatxadetako errotulazioa, erakusleihoak, toldoak eta merkataritzako ibilgailuak).

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen helburua da Zizur Nagusiko merkatariei laguntzea errotulazio berrien gastuekin, horietan euskara erabiliz gero.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Udaleko Kultura eta Euskara Zerbitzuan eskuratzen ahalko dira, baita www.zizurmayor.es webgunean eta www.zizurmayorcultura.es blogean ere.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Patronatuaren 2017ko aurrekontuen arabera, diru-laguntzen deialdi honetan gehienez ere 1.500 euro esleituko dira.

Bosgarrena.–Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 31 artekoa izanen da.

Zizur Mayor, 21 de marzo de 2017.–La Concejala, Zutoia Toral Urquizu.

Iragarkiaren kodea: L1703589