70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, Valtierrako kultur etxeko instalazio eta ekipamenduak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantzan, aurrerantzean Eraikin publikoen instalazio eta ekipamenduak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza deituko baita.
Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2016ko abenduaren 27ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Valtierrako kultur etxeko instalazio eta ekipamenduak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantzaren aldaketa, aurrerantzean Valtierrako Udalaren eraikin publikoen instalazio eta ekipamenduak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza deituko baita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2017ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n, baita Valtierrako Udalaren iragarki oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Aipatutako jendaurreko epea iraganik eta tramite horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez, eta aipatutako foru legearen 325.1 bukaeran eta 326. artikuluan jasotako aginduak betez, ordenantza hori behin betiko onetsitzat jotzen da eta haren testu osoa argitara ematen, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan. Ohartarazten da erabaki hori administrazio xedapena denez haren kontra ez dela administrazio bideko errekurtsorik paratzen ahal, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 112.3 artikuluaren arabera, eta hortaz, behin betiko onespen honi kontra egiteko bideak honakoak direla:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2017ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

VALTIERRAKO UDALAREN ERAIKIN PUBLIKOEN INSTALAZIO ETA EKIPAMENDUAK ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Xedea

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluari eta ondokoei jarraituz ezarri da, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak tasa eta prezio publikoen gaietan aldatu baitzuen, aipatu legearen 100.5 artikuluari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da Valtierrako kultur etxeko, Udaletxeko eta La Esperanza gizarte-etxeko espazioak eta altzariak baliatu eta erabiltzea.

Tasa hauek pertsona fisiko edo juridikoek nahiz nortasun juridikorik gabeko subjektuek ordaindu behar dituzte, aipatutako udal eraikinetako espazioak erabiltzeko eskaria egiten badute, ikastaroak, mintzaldiak edo bestelako jarduerak egiteko.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Ordenantza honen subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, pertsona fisiko eta juridikoak, nahiz nortasun juridikorik gabeko subjektuak, zergapetzen diren kontuen onura hartzen badute.

Tarifak

4. artikulua. I. eranskinean agertzen dira aplikatuko diren tarifak; horiek espazioaren erabilera orduen arabera kalkulatuko dira, salbu eta ikastaro jarraituei dagozkienak, horietan hilabeteko tarifak aplikatuko baitira.

Diru-bilketa

5. artikulua. Udal organo eskudunak gela emateko ebazpena jakinarazten den egunean ordainaraziko da tasa; ebazpen horretan hura erabiltzeko egutegia eta ordutegia ezarriko dira.

Kudeatzeko arauak

6. artikulua. Erabiltzeko eskabideak Herriko Etxean aurkeztuko dira, idatziz, astebete lehenago eta kultur etxea eta La Esperanza gizarte-etxea irekitzeko ordutegiei eta jadanik ezarririk dagoen programazioari lotuko zaizkie.

Udalaren aretoen erabilerari dagokionez, hura irekitzeko ordutegitik kanpo erabili ahalko dira. Horretarako giltza elektroniko bat eskatu beharko da eta 20 euroko fidantza utzi. Udaletxean giltza entregatzen denean itzuliko da fidantza.

“Besterik ez bada, ordenantza honen arauketak ordutegiak bete beharra dakar, baina ez ohi dira betetzen (kultur etxearen kasuan) elkarte, talde eta abarrek erabili ahal izan dezaten. Kultur Etxeko ordutegia da, astelehen, astearte eta ostiraletan, 16:00etatik 21:00etara; asteazkenetan, 15:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 14:00etara. Programaturik dauden larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara eta emanaldia baino ordubete lehenago eta konpainiek biltzen duten arte. Ordutegi hori alda daiteke, Udalaren eta etxezainaren artean ados jarriz gero”.

7. artikulua. Inon kalterik egiten bada, erabiltzailea izanen da horren erantzulea; haren ardura da Udalaren ondare diren lokal eta tresnak ongi erabiltzea.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gainerako kontuetarako, ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat heldu den gainerako arauetan xedatuari ere.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra. Indarrik gabe geldituko dira, inongo baliorik eta ondoriorik ez dutela, ordenantza honek indarra hartzen duen unetik hasita, hari kontra egin eta ezarrita diren maila bereko edo txikiagoko xedapen, erregelamendu eta ordenantza guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Udalak onetsitako Ordenantza fiskal orokorra, 2/1995 Foru Legea eta horiekin bat heldu diren gainerako arauak aplikatuko dira.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartu, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

I. ERANSKINA

Kultur etxea

IREKITZEKO OHIKO ORDUTEGIA

1. kategoria

Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak

0 euro

2. kategoria

Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira

0 euro

3. kategoria

Sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte, eta horien gisako beste entitateek, betiere irabazi asmorik gabekoak eta gizarte arlokoak ez badira, beren taldeko interesak sustatu eta defendatzeko jarduerak egiteagatik

6 euro orduko

4. kategoria

Irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak

12 euro orduko

5. kategoria: Ikastaro jarraituak egiteko erabilera

–2 eta 3. kategorietan sartutako entitateen bidez eginak badira

21 euro/hilabetea, eta gehienez ere
4 ordu astean

–4. kategorian sartutako entitateen bidez eginak badira

30 euro/hilabetea, eta gehienez ere
4 ordu astean

–Ohiko ordutegitik kanpoko erabilerak:

Irekitzeko ezarritako ordutegitik kanpora egiten diren erabileretarako, etxezaintza zerbitzua behar badute, tasa bera kobratuko da 10 euro/ordua goitituta astelehenetik ostiralera eta 15 euro/ordua larunbat eta igandeetan, etxezaintza zerbitzuagatik.

Udala

EDOZEIN ORDUTEGI

1. kategoria

Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak

0 euro

2. kategoria

Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira

0 euro

3. kategoria

Sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte, eta gisako beste entitateek, betiere irabazi asmorik gabekoak eta gizarte arlokoak ez badira, beren taldeko interesak sustatu eta defendatzeko jarduerak egiteagatik

12 euro orduko

4. kategoria

Irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak

24 euro orduko

5. kategoria: Ikastaro jarraituak egiteko erabilera

–2 eta 3. kategorietan sartutako entitateen bidez eginak badira

42 euro/hilabetea, eta gehienez ere
4 ordu astean

–4. kategorian sartutako entitateen bidez eginak badira

60 euro/hilabetea, eta gehienez ere
4 ordu astean

Gizarte etxea

1. Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste administrazio publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak. 0 euro.

2. Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, legearen arabera eraturik eta Udalak babestuak badira. 0 euro.

3. Sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte, eta horien gisako beste entitateek, betiere irabazi asmorik gabekoak eta gizarte arlokoak ez badira, beren taldeko interesak sustatu eta defendatzeko jarduerak egiteagatik 6 euro/ordua.

4. Irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak: 12 euro/ordua.

5. Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, a) eta b) letretan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 21 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.

6. Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, d) letran sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 21 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.

7. Urtebetetzeak, askotariko ospakizunak, aperitiboak eta abar: 25 euro, gehi 20 euro fidantzatako, aretoak nola gelditzen diren egiaztatuta itzuliko direnak.

8. Afariak eta bazkariak: 1 euro/pertsona, gehi 50 euro fidantzatako, aretoak nola gelditzen diren egiaztatuta itzuliko direnak.

Aitzineko kasu guztietan, 8. puntuko jardueretan izan ezik, fidantza 20 eurokoa izanen da.

Udalak edo edozein partikular, elkarte edo taldek ikuskizun bat antolatzen badu, sarrera kobratzeko aukera dago; ikuskizunaren sustatzaileak izanen du kudeaketaren ardura, baita sarrerak kobratzeko eta aretoa erabiltzeko baldintza hoberenetan uzteko ardura ere.

Iragarkiaren kodea: L1703104