70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren martxoaren 29ko 179E/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, laneko ekipoak eta lantokiak egokitzeko inbertsioetarako diru-laguntzak emateko 2017ko deialdia onetsi zen.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 340547.

Lehena.–Onuradunak.

150 langile baino gutxiago duten enpresak.

Bigarrena.–Xedea.

Diru-laguntza honen xedea langileen osasuna eta segurtasuna sustatzea eta bultzatzea da, laneko ezbeharrak murrizteko. Horretarako, laneko ekipoak eta lantokiak egokitzeko inbertsioak laguntzen dira diruz.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

179E/2017 Ebazpena, martxoaren 29koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, laneko ekipoak eta lantokiak egokitzeko inbertsioetarako diru-laguntzen 2017ko deialdia onesten duena. Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuta dago: www.nafarroa.eus.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honetara 250.000 euro bideratu dira, guztira.

Laguntza izan dezakeen gastuaren %25ekoa emanen da, BEZa kanpo, eta diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz 30.000 eurotik gorakoa izanen onuradun bakoitzeko.

Diru-laguntzaren zenbatekoa %30ekoa izanen da, aurreko ataleko mugarekin, baldin eta enpresak emakumeen eta gizonen arteko edozein lan bereizkeria mota galarazteko neurriak hartu baditu eta onuraduna lehentasunezko elkartea (EAP) bada edo EAP baten barruan bada.

Eskaerak zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuan horretarako kreditua dagoen bitartean.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea lau hilabetekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zer egunetan argitaratzen den, hurrengo hilabetean bukatuko da, egun berean.

Enpresek inbertsioak egiten hasi aurretik aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Salbuespen gisa, 2017. urtean deialdia argitaratu aurretik egiten diren inbertsioetarako, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2017ko martxoaren 29n.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1703988