70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2016ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2017ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n, baita Valtierrako Udalaren iragarki oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Aipatutako jendaurreko epea iraganik eta tramite horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez, eta aipatutako foru legearen 325.1 bukaeran eta 326. artikuluan jasotako aginduak betez, ordenantza hori behin betiko onetsitzat jotzen da eta haren testu osoa argitara ematen, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan. Ohartarazten da erabaki hori administrazio xedapena denez haren kontra ez dela administrazio bideko errekurtsorik paratzen ahal, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 112.3 artikuluaren arabera, eta hortaz, behin betiko onespen honi kontra egiteko bideak honakoak direla:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2017ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EGIN
ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatuaren babesean ezarri da ordenantza hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak emateagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zerga-egitatea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri egitea eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

a) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan altak edo aldaketak tramitatzea. 20 euro altagatik eta 10 euro aldaketengatik.

b) Jarduera sailkatuen espedienteak tramitatzeagatik: 62 euro, gehi Namainsaren ordainsariak.

c) Eraikinen ikustaldiengatik eta agerraldiengatik: 50 euro, gehi ordainsariak.

d) Alderdi batek eskaturik Udaltzaingoak txostenak egiteagatik: 40 euro.

e) Ziurtagiri administratiboak egiteagatik (errolda, ondasunak, zorra): 1 euro/unitatea.

–Ziurtagiriak gizarte gaien kariaz eskatuz gero, gizarte-laguntzaileak eskatu beharko ditu eta doakoak izanen dira.

f) Konpultsak: euro 1/unitatea.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua.

1. Tasa sortutzat hartuko da agiria egiteko eskaera Udalaren Erregistro Orokorrean aurkezten denean, eta udal bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk ez da hartuko, ezta tramitatuko ere, aitzinetik ez bada ordaintzeko baldintza bete.

2. Tasa ordainduko da Udalak horretarako izendatzen duen kontuan, edo eskatzailearen banku kontuan helbideratzen ahalko da. Ziurtagiri administratiboen eta konpultsen kasuan Udalean ordaindu ahalko dira zenbateko txikiak direlako.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Iragarkiaren kodea: L1703099