70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udal ludotekaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduaren aldaketa. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2016ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal ludotekaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduko aldaketa.

Aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2017ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ean, eta Udalaren iragarki oholean. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik ematen den testuari jarraikiz.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Udal ludotekaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduaren 10. artikuluaren 10.2. atala honelaxe gelditu da:

10.2. Betebeharrak.

–Gurasoak edo tutoreak behartuta daude Eguesibarko Udalak zerbitzua emate aldera onartzen dituen tasak ordaintzera. Oraingoan onetsitako tasak honako hauek dira:

A) Erroldatuak: erroldatuek doako sarbidea izanen dute. Salbuespenez, zenbait garaitan Udalak tasak ezarriko ditu, hala nola eskolako oporraldietan eta bestelako aldi berezietan; hona hemen:

Erroldatuak: 4 euro/ordua (bidezko bada, aginduzko hobaria aplikatuko zaie).

B) Erroldatu gabeak: urte osorako ezarritako tasak honako hauek dira: 5 euro/ordua.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2017ko martxoaren 20an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1703528