70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, 2016-2017 ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoetan eta 2017-2018 ikasturteko 1. lauhilekoan eskolaz kanpoko jarduerak egiteko banakako ebaluazio araubidearen bidezko
diru-laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 340414.

Deialdi honen xedea da deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko prozedura garatzea, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz; ordenantza hori Udalak onetsi zuen hasiera batez, 2005eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, eta behin betiko bilakatu da, ez baita erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Diru-laguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak aplikatuko dira. (Argitara emana 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an).

A.–Deialdia egin duen entitatea:

1. Deialdia egin duen Administrazioa:

Iruñeko Udala.

2. Organo emailea:

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzigo delegatua.

3. Alor kudeatzailea:

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra.

4. Instrukzio organoa:

Diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Diru-laguntzaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

Arautzea nola emanen zaizkien diru-laguntzak deialdi honen B.3) atalean ezarritako baldintzak eta beharkizunak betetzen dituzten Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei, 2016-2017 ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoetan eta 2017-2018 ikasturteko 1. lauhilekoan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko.

2. Deialdiaren helburua:

Deialdiaren xedea da irakaskuntzaren kalitatea hobetzera bideratutako ekimenei sostengua ematea, bai eta Iruñeko ikastetxeetan aisia-programen garapena sustatzea ere, Iruñerriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei diru-laguntzak emanez, 2017an jarduera osagarriak nahiz eskolaz kanpokoak egin ditzaten.

3. Diruz lagun daitezkeen ekintzak/proiektuak/jokabideak/jarduerak:

Diru-laguntzak ematen ahalko dira, deialdi honen babesean, Iruñerriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan jarduera osagarriak nahiz eskolaz kanpokoak egiteko 2017ko bi ikastaldietan (2016-2017 ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoak, eta 2017-2018 ikasturteko 1. lauhilekoa).

Jarduerak ikastetxeotako ikasleei zuzenduko zaizkie eta ikastetxeko irakasleek zuzenduko dituzte.

Ordenantza honen babespean ez dira diruz laguntzekoak izanen honako jarduera hauek:

–Udalaren edo Nafarroako Gobernuaren programa eta/edo deialdietako jarduerak.

–Curriculumeko edozein arlotako edo curriculumetik kanpoko beste arlo batzuetako (mekanografia, informatika, etab.) ikaskuntza bultzatzeko eskola edo jarduera erregularrak ezartzea dakarten jarduerak.

Iruñean, 2017ko martxoaren 29an.–Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi delegatua, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1703951