70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, “Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxe publiko eta itunduei zuzendutako 2017ko literatura lehiaketa” deialdiarena

“Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxe publiko eta itunduei zuzendutako 2017ko literatura lehiaketa” norgehiagoka bidezko deialdia, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz, zeina argitaratu baitzen 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17koan.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 340419.

1.–Xedea.

Lehiaketaren xedea da Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxe publiko eta itunduetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek ipuin eta komiki modalitateetan egindako lanik onenak saritzea.

Gaia librea da, eta lanek jatorrizkoak izan beharko dute, eta gaztelaniaz nahiz euskaraz idatziak.

Lan bera ezin izanen da bi hizkuntzetan aurkeztu.

Iruñean, 2017ko martxoaren 29an.–Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi delegatua, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1703950