70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Tarifen aldaketa, igerilekuetako eta pilotalekuko kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen tarifen eranskinaren laugarren aldaketa, Miranda Argako Udalaren kirol instalazioak (udal igerilekuak eta pilotalekua) erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori 2017ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an, baita Miranda Argako Herriko Etxeko ediktu oholean ere.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, aipatu ordenantza fiskalaren aldaketa behin betikoz onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Miranda Argan, 2017ko martxoaren 3an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

ORDENANTZA FISKALA, UDAL IGERILEKUETAKO ETA UDAL PILOTALEKUKO KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

Bazkideen urteko kuota:

–1951ean eta lehenago jaioak (66 urte eta gehiago): 25,00 euro.

–1952tik 2001era bitartean jaioak (16tik 65 urte bitartekoak): 50,00 euro.

–2002tik 2012ra bitartean jaioak (5etik 15 urte bitartekoak): 40,00 euro.

Bazkide berrien sarrera kuota:

–2001etik aurrera jaioak (16 urtetik aurrera): 95,00 euro.

–2002tik 2005era bitartean jaioak (12tik 15 urte bitartekoak): 55,00 euro.

–2006tik 2012ra bitartean jaioak (5etik 11 urte bitartekoak): 35,00 euro.

Abonamenduak:

–Hiru hilabetekoa:

  • 2001ean edo lehenago jaioak: 90,00 euro.
  • 2002tik 2012ra bitartean jaioak: 60,00 euro.

–Bi hilabetekoa:

  • 2001ean edo lehenago jaioak: 70,00 euro.
  • 2002tik 2012ra bitartean jaioak: 45,00 euro.

–Hilabetekoa:

  • 2001ean edo lehenago jaioak: 60,00 euro.
  • 2002tik 2012ra bitartean jaioak: 40,00 euro.

–Hamabost egunekoa:

  • 2001ean edo lehenago jaioak: 50,00 euro.
  • 2002tik 2012ra bitartean jaioak: 35,00 euro.

–Zazpi egunekoa:

  • 2001ean edo lehenago jaioak: 40,00 euro.
  • 2002tik 2012ra bitartean jaioak: 25,00 euro.

Sarrerak:

–Egun bakarrekoa:

  • 2001ean edo lehenago jaioak: 7,00 euro.
  • 2002tik 2012ra bitartean jaioak: 5,00 euro.

–10 sarrera:

  • 2001ean edo lehenago jaioak: 50,00 euro.
  • 2002tik 2012ra bitartean jaioak: 38,00 euro.

–5 sarrera:

  • 2001ean edo lehenago jaioak: 30,00 euro.
  • 2002tik 2012ra bitartean jaioak: 20,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1703220