70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Xehetasun azterlana 1. poligonoko 165. lurzatian. Hasierako onespena

Leringo Udaleko alkate udalburuak, 2017ko martxoaren 16ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Leringo Katastroko 1. poligonoko 165. lurzatiaren xehetasun azterlana, José Chocarro Martínezek sustatua Peña Baja karrikako 1. zenbakian eta Villanueva karrikako 37. zenbakian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Lerinen, 2017ko martxoaren 21ean.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1703547