70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

2016ko aurrekontuko 1 eta 2. aldaketak. Behin betiko onespena

2016ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2016 ALDAKETA AURREKONTUAN

GASTUAK:

–Kreditu-gehigarria:

Kontu-saila: 1510 22760.–Laguntza teknikoa, obrak ikuskatzeko: 3.000,00 euro.

Kontu-saila: 1510 13100.–Zerbitzu anitzetako behin-behineko enplegatuen ordainsariak: 2.000,00 euro.

Kontu-saila: 9200 13100.–Behin-behineko administrari laguntzailearen ordainsariak: 1.000,00 euro.

Gehitutako gastuak, guztira: 6.000,00 euro.

SARRERAK:

–Finantzaketa:

Kontu-saila: 870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.000,00 euro.

2/2016 ALDAKETA AURREKONTUAN

–Kreditu berezia kontu-sail hauetarako:

Kontu-saila: 432 21801.–Hobekuntzak bideetan: 7.000,00 euro.

Kontu-saila: 1710 62900.–Zabuak eta osasunerako gailuak ezartzea: 25.000,00 euro.

Kontu-saila.–Hiri ingurua hobetzeko diru-laguntza: 10.600,00 euro.

Kontu-saila: 1510 619200.–Bideak konpontzea 2015eko uholdeen ondotik: 22.900,00 euro.

Kontu-saila: 1510 62900.–Trafikoko seinaleak abiadura murrizteko: 800,00 euro.

Gastuak, guztira: 66.300,00 euro.

–Finantzaketa:

Kontu-saila: 7508001.–Bideak konpontzeko diru-laguntza: 22.900,00 euro.

Kontu-saila: 870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 43.400,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 66.300,00 euro.

Iguzkitzan, 2017ko martxoaren 7an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1703098