70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJON

2. aldaketa 2017ko aurrekontu luzatuan.
Behin betiko onespena

2017ko aurrekontu luzatuan 2. aldaketa (goranzko doikuntza) egiteko erabakia 2017ko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta 2017ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 9an. 2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an, akats-zuzenketa argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Doikuntza gastuen aurrekontuan:

GASTUAK:

VI. kapitulua: 15.050,00 euro.

Gastuak, guztira: 15.050,00 euro.

Finantzaketa:

Aurrekontu luzatuaren soberakina: 15.050,00 euro.

Castejonen, 2017ko martxoaren 21ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1703544