70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, 2017 ikasturteko euskarazko
udako kanpaldietako diru-laguntza deialdiarena

Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 340284.

Antsoaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko martxoaren 22an egin bilkuran, 2017 ikasturtean euskarazko udako kanpaldietara joateko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onetsi zituen.

Deialdiaren xedea:

Deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzen xedea da hein batean finantzatzea D ereduko ikasleentzat antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira. Laguntza horiek kontu-sail honen kargura ordainduko dira: 1-33500-4820003, 2017an udako euskarazko kanpaldietara joateko diru-laguntzak. Xede horretarako, 7.000 euro izanen dira gehienez.

Eskabideak noiz eta non aurkeztu.

Eskaerak 2017ko irailean aurkeztuko dira, eskabide sinatu baten bitartez; horrek bat etorri beharko du deialdiarekin batera argitaratzen den eredu normalizatuarekin. Deialdiaren bosgarren oinarrian zehazten diren agiri eta argibideak aurkeztuko dira eskabidearekin batera.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Eskaerak Antsoaingo Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira.

Antsoainen, 2017ko martxoaren 29an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1703952