70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

83E/2017 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Ingurumen eraginaren adierazpena egiten duena “Altos del Cascajo II” legar-hobia handitzearen gainean. Sustatzailea UTE Aguas de Navarra da.

Proiektuaren ezaugarriak direla eta, Ingurumen Ebaluaziori buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinaren barnean sartzen da proiektua. Hortaz, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio arrunta egiten zaio.

2016ko irailaren 23an, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio arruntaren tramitea hasi zuen, eta proiektuaren ingurumen arloko dokumentazio teknikoa igorri zion Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluaziori buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen ondorioetarako, eta Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 5. artikulua bete beharrez (Lehengoratze planaren baimena).

Proposamenean, “Altos el Cascajo II” izeneko legar ustiategia, UTE Aguas de Navarrak sustatua, handitu gogo da Berbintzanako 4. poligonoko 894. lurzatian, zagor naturalez hornitzeko Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko lanak; ustiategia ustiatzen ari da egun, eta haren Ingurumen ukipenetarako baimena Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 8ko 164E/2016 Ebazpenaren bidez eman zen. Handitzearekin erauzketa eremu bat irekiko da lurzati horretako iparraldean eta ipar-ekialdean. Egun ustiatzen den eremutik bereiz egonen da, haien arteko azalera bat proiektutik kanpo gelditu baita aztarna arkeologikoak dituelako.

Handitzeaz bezainbatean, hondeaketak proiektuaren eremua 4 bat metro jaitsiko du. Mendebaldean, trantsizio apal batean, %10eko malda edo txikiagoa igoko da baztertu den lurzati aldera. Iparraldean eta ekialdean, 2H:1V ezponda bat utziko da, 2 metrotik 4 metrora arteko garaierarekin, lurzatiaren alde hori perimetroan inguratzen duen bidera begira. Alderik mendebaldekoenetik hegoaldera, eremu bat erauzketarik gabe utziko da, erauzketa eremuaren ondoan dagoen Alepo pinuaren errenkada bat ez ukitzeko. Eremu horren barrenaldean, ekialderantz, halaber, perimetroko bidearekin paralelo, ezponda bat utziko da, gainerako erauzketa eremuan dagoenaren modukoa.

Bidearen eta ezpondaren artean, erauzketarik gabeko zerrenda bat utziko da. Han, obrek irauten duten bitartean, babeserako pilo bat eginen da landare lurrez. Erauzketa eremura sartzeko, erauzketan erabiltzen diren landa bide berak erabiliko dira. Ez da aurreikusten egokitzapen berririk egitea eremuko sarbideetan.

Legar-hobiaren azken topografiaren diseinuan, euri urak eremu osoa zeharkatu behar du, zuloak perimetroko ezpondarekin bat egiten duen mugaraino. Han, areka bat diseinatu da. Era horretan, eremuko euriak eta geologia kontuan izanik, lehengoratu ondoren lurzatiaren gainera botatzen duen euria lurrean barna iragaziko da, putzurik sor ez dadin edo urak alde horretara joan ez daitezen.

Proiektuan planteatu da legar-hobiaren azalera laborantzarako erabiltzea erauzketaren hasierako fasean kendu den geruza emankorra itzuli ondoren, eta perimetroko ezponda, berriz, oihanerako eta larrerako. Han, hidroereintza eginen da, belarki eta zurezko espezieak nahastuta, landare lurrez estali ondoan.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak, iragarkia 2016ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 11n, proiektu horren jendaurreko tramitea hasi zuen, ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako (Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzkoa) eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko ondorioetarako (21/2013 Legea).

2016ko azaroaren 28an bukatu zen jendaurreko epean ez zen alegaziorik jaso.

2016ko abenduaren 2an, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak sustatzaileari eskatu dio proposamenean aldaketa txikiak egitea azter dezan, eragina txikiagoa izateko eta ingurumenarekin hobeki bat egiteko.

Ukitutako administrazio publikoei entzute tramitea egin zitzaienean, organo substantiboak, halaber, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalaren txostena jaso zuen, sektoreko ukipenei eta proposamena planeamenduarekin bateragarria izateari dagokienez, baita Ondare Historikoaren Zerbitzuko Arkeologia Atalaren txosten baldintzatua ere.

2016ko abenduaren 22an, UTE Aguas de Navarrak espedientearen dokumentazio guztia igorri zion organo substantiboari, jendaurreko emaitza barne, baita hasierako proposamenaren aldaketa bat ere, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2016ko abenduaren 2ko ofizioari erantzuteko.

2017ko otsailaren 6an, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak adierazi du ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura egoki egin dela. Orobat, aditzera eman da aurkeztutako Ingurumen eraginaren azterlanak behar bezala jasotzen dituela ukituta geldi daitezkeen ingurumeneko balioak eta ingurumenaren aldetik aplikatu beharreko neurriak, zuzentzaileak edo ingurumenaren segimendua egitekoak izan, batik bat proiektuaren eremua ingurumenaren aldetik lehengoratzekoak.

Azkenik zehaztu denez, tramiteko dokumentazioa aztertuta, irizten da proiektua bateragarria dela ingurumenaren aldetik, zenbait baldintza betez gero. Hortaz, bidezko da Ingurumen eraginaren adierazpena egitea eta adieraztea proiektua baldintza horietan egiten ahalko dela, ingurumeneko ondorioetarako soil-soilik.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura osatuta dagoela eta adierazitakoarekin bat datorrela iritzita, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen eraginaren adierazpena egitea “Altos del Cascajo II” legar-hobia handitzeko proiektuaren gainean. Sustatzailea UTE Aguas de Navarra da.

2. Jarduera izenburuan azaldutako espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz egin dadila ezartzea, eta gainera baldintza hauek bete daitezela:

–Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko lan guztietarako aurreikusitako segimendu arkeologikoa eginen zaio ustiategiari.

–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari galdetuko zaio, eta, kasua bada, aurkeztu ere aurkeztuko zaio, baimena jasotzeko, Ingurumen eraginaren adierazpenaren ondoren erauzketa eremuan aurreikusitako sarbideetan egiten den edozein aldaketa.

–Ahal den neurrian, lurzatian zerrenda bat erauzketarik gabe utziko da, behar adinako zabalerarekin, pinuen aldearekiko paraleloa, euri ura baztertu den lurzatiko aldean iragaz dadin eta pinuen sustraietara ailega dadin, erauzketa egiten hasi baino lehen gertatzen zen moduan.

–Zenbait aldaketa txiki aztertuko dira erauzketaren azken topografian eta haren benetako okupazioan, hobeki integratzeko ikuspegiaren aldetik, jarduketa egin ondoren laborantzarako azalera ahalik eta handiena izateko eta lurzatien eta bideen benetako egoerara integratzeko.

–Moricandia arvensis-a kenduko da bazterretako ezpondetan eginen den hidroereintzaren nahasketatik, eta proposatu diren gainerako espezieen dosia handituko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluaziori buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 42. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia zerbitzuari, Basozaintzako 11. Barrutiari (Lizarra Hegoaldea), Berbintzanako Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko otsailaren 17an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

I. ERANSKINA

Ingurumen eraginaren azterlanaren eta proiektuaren laburpena

Berbintzanako 4. poligonoko 894. lurzatia nekazaritzako lurzatia da, lehorreko zerealekoa. Erliebe zelai samarra du, ordoki baten gainean. Horren hegaletan, landare naturalak eta birlandatutako Alepo pinuak hazten dira.

Proiektatutako handitze horretan, beste erauzketa eremu bat ireki gogo da lurzati horretako iparraldean eta ipar-ekialdean. Beste azalera bat, eremu haren eta egun ustiatzen ari den den eremuaren artean, proiektutik kanpo gelditu da aztarna arkeologikoak dituelako.

Handitzeaz bezainbatean, hondeaketak 4 bat metro jaitsiko du proiektuaren eremua. Mendebaldean, trantsizio apal batean, %10eko malda edo txikiago bat igoko da baztertu den lurzatiko eremura. Iparraldean eta ekialdean, 2H:1V ezponda bat utziko da, 2 metrotik 4 metrora bitarteko garaierarekin, lurzatiaren alde hori perimetroan inguratzen duen bide aldera. Alderik mendebaldekoenetik hegoaldera, eremu bat erauzketarik gabe utziko da, erauzketa eremuaren ondoan dagoen Alepo pinuaren errenkada bat ez ukitzeko. Eremu horren barrenaldean, ekialderantz, halaber, perimetroko bidearekin paralelo, ezponda bat utziko da, gainerako erauzketa eremuan dagoenaren modukoa.

Bide horrekiko paraleloan, haren eta ezpondaren artean, erauzketarik gabeko zerrenda bat utziko da. Han, obrek irauten duten bitartean, babeserako pilo bat eginen da landare lurrez, ustiategiaren kota bidearena baino baxuagoa izanen delako.

Erauzketa eremura sartzeko, 2016an baimendutako erauzketan erabiltzen diren landa bide berak erabiliko dira. Ez da aurreikusten egokitzapen berririk egitea eremuko sarbideetan.

Legar-hobiaren azken topografiaren diseinuan, euri urak eremu osoa zeharkatu behar du, zuloak perimetroko ezpondarekin bat egiten duen mugaraino. Han, areka bat diseinatu da. Era horretan, eremuko euriak eta geologia kontuan izanik, lehengoratu ondoren lurzatiaren gainera botatzen duen euria lurrean barna iragaziko da, putzurik edo uharrik sor ez dadin.

Iragarkiaren kodea: F1702228