70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

645/2017 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Amaia Agudo Goñi andrearen puntuazioa aldatzen duena. Puntuazio hori lortu zuen maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran, organo beraren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpenaren bidez onetsian.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedura onetsi zen (29. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 12koa).

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 1934/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedurako probak gainditu zituzten izangaien zerrendak onetsi ziren, espezialitateak eta hizkuntzak zehazturik.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 21eko 2423/2016 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatu eta praktikaldia egiteko destinoa esleitu zitzaien (193. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 5ekoa).

Aipatu deialdiaren hirugarren oinarriko 3. atalak honako hau xedatzen du:

“3. Izangaiek baldintzak edo merezimenduak frogatzeko aurkezten dituzten agiriek ez dute zertan jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izan; agiri horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira eskabideak aurkezteko epearen barnean.

Hautatutako izangaiei eskatuko zaie betebeharren eta, hala denean, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu dituzten merezimenduen jatorrizko frogagiriak edo horien fotokopia konpultsatuak aurkezteko edo, bestela, haien egiazkotasuna frogatzen dutenak, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez horretarako zehaztutako moduan eta epean. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta haren web orrian (www.educacion.navarra.es). Eskaera hori praktikaldia egiten den ikasturtean eginen da.

Aipatutako agiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangaietako baten batek ez dituela betetzen eskatzen diren betebeharrak, praktiketako funtzionarioa izateari utziko dio eta, hala denean, haren jarduerak baliogabetuko dira, faltsukeria dela eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak galarazi gabe.

Halaber, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren frogagiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangaietako baten batek ez dituela betetzen merezimendu horiek, egiaztatu gabeko merezimendu horiei emandako puntuazioa kenduko da, faltsukeria dela eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak galarazi gabe. Nolanahi ere, aldi horretan agiri horiek aurkezteak ezin izanen du ekarri merezimenduen behin betiko balorazioetan kontuan hartu ez diren merezimenduak baloratzea.

Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Xedatutakoa betez, izangaiek parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren agiri guztien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak gorde beharko dituzte.”

Deialdiaren hirugarren oinarriko 3. atalean xedatutakoa betez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 16an emandako 148/2017 Ebazpenaren bidez (horren bidez zehaztu zen maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran hautaturiko izangaiek betebeharrei eta merezimenduei buruz konpultsatu beharreko frogagiriak, bai eta agiri horien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak aurkezteko prozedura eta epea ere), hautapen prozedura honetan hautaturiko izangaiei eskatu zitzaien konpultsa zitzatela deialdian eskaturiko betebeharrak eta, gainera, maisu-maistra tituluaren, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasleen diplomadun tituluaren edo Lehen Hezkuntzako maisu-maistra tituluaren espediente akademikoa, merezimenduen baremoko 2.1 atalean baloratuta dagoena, eta epe bat ezarri zen horretarako.

Epe hori iraganik eta bidezko egiaztapenak eginik, ikusi da Amaia Agudo Goñi andreari titulu bat baloratu zaiola baremoko 2.1 atalean, berari egotzi ezin zaion akats baten ondorioz, eta titulu hori emateko eskubideak ez zeudela ordainduta eskaerak aurkezteko epearen amaieran; hortaz, bidezkoa da merezimendu horrengatik emandako puntuazioa deskontatzea, eta egiazki dagokiona ematea, maisu-maistren kidegoan sartzeko alegatu zuen tituluaren espediente akademikoa kontuan harturik.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 13an emandako 1/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Amaia Agudo Goñi andreak maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran (espezialitatea Euskara (Nafarroa) euskaraz), merezimenduen baremoko 2.1 atalean, lortutako puntuazioa aldatzea, 0,25 puntu murriztuz; hortaz, lehiaketaldiko puntuazioa 7,7798 puntutik 7,5298 puntura pasatuko da, eta hautapen prozedurako puntuazio osoa, berriz, 7,1993 puntutik 7,1160 puntura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau argitara ematea Hezkuntza Departamentuaren iragarki oholean eta Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.navarra.es).

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegora eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko otsailaren 23an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Miren Itziar Aragüés Cemboráin.

Iragarkiaren kodea: F1702464