70. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko otsailaren 15ean hartua. Honen bidez “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko batzarreko kideak, Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatuko dutenak, izendatzen dira.

Nafarroako Gobernuak 2015eko urriaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, eskatu zen Nafarroako Foru Komunitatea “Akitania-Euskadi Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteari atxikitzea.

Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarte horren batzarrak, 2016ko martxoaren 18an egindako bilkura berezian, onetsi egin zituen Nafarroako Foru Komunitatea “Akitania-Euskadi Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteari atxikitzeko hitzarmenaren proposamena eta “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Elkartearen estatutuen proposamena.

Nafarroako Gobernuak 2016ko apirilaren 6an hartutako Erabakiaren bidez, aipatutako proposamenak (hitzarmenarena eta estatutuena) onetsi ziren.

Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren bidez, urtarrilaren 23ko 23/2015 Errege Dekretuan horretarako ezarritakoarekin bat, Espainiako Estatuari eskatu zion Foru Komunitatea Akitania-Euskadi Euroeskualdean sartzeko beharrezko baimena eman zezala. Errege Dekretu horren bidez honako erregelamendu hau benetan aplikatzeko beharrezko neurriak hartu ziren: 1082/2006 Erregelamendua (EE), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1302/2013 Erregelamenduak (EB) aldatua.

Ministro Kontseiluaren 2016ko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Gobernua Akitania-Euskadi-Nafarroa LLEEan parte-hartzeko baimena eman zen, elkarte horren hitzarmenean eta estatutuetan adierazitako moduan.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak Nafarroako Foru Komunitatea aipatu LLEEari atxikitzeko hitzarmena sinatu du, bai eta “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Elkartearen estatutu berriak ere.

Estatutu horien 9.1 artikuluak ezartzen duenez, batzarra da LLEEko eztabaida organoa. 18 kide ditu, Akitania Berria Eskualdeak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Komunitateak modu parekidean hautatuak. Lurralde bakoitzak 6 batzarkide titular eta, beharrezkoa bada, 6 ordezko izendatuko ditu.

Horrenbestez, bidezkoa da Foru Komunitateak batzar horretan izanen dituen ordezkariak izendatzea.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Kide titular eta ordezko hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitatea “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko batzarrean ordezkatzeko.

Titularra: Uxue Barkos Berruezo andrea, Nafarroako Gobernuko lehendakaria.

Titularra: Manuel Ayerdi Olaizola jauna, Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea eta Garapen Ekonomikorako kontseilaria.

Ordezkoa: Izaskun Goñi Razquin andrea, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

Titularra: Miguel Laparra Navarro jauna, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea eta Eskubide Sozialetako kontseilaria.

Ordezkoa: Paz Fernández Mendaza andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea.

Titularra: Ana Ollo Hualde andrea, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria.

Ordezkoa: Mikel Irujo Amezaga jauna, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria.

Titularra: Isabel Elizalde Arretxea andrea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria.

Ordezkoa: Eva García Balaguer andrea, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia.

Titularra: Pedro María Pellejero Goñi jauna, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia.

Ordezkoa: José Miguel Gorricho Ochoa jauna, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako idazkari tekniko nagusia.

2. Erabaki hau interesdunei eta “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Lehendakaritzari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko otsailaren 9an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1702499