7. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketak aurrekontuetan. Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2016ko abenduaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2016ko aurrekontuko aldaketa hauek:

1. Kreditu–gehikuntzak, diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuak, ondoko kontu-sailetarako: 18,01 euro, kontu-sail honetara: 1.1610.46200 Ura, saneamendua, estolderia, etab; 3.536,92 euro, kontu-sail honetara: 1.2311.22000 OGZko bulegorako materiala; 2.103,17 euro, kontu-sail honetara: 1.3300.4800001 Euskara Zerbitzuko jarduerak.

2. 60.000,00 euroko kreditu berezia kontu-sail berri honetara: 1.2310.14301 Garapeneko agentea, honela finantzatuko dena: 50.936,81 euro, diru-sarreren kontu-sail berri honen kargura: 1.4620002 Toki entitateetarako diru-laguntza garapeneko agenterako; eta 6.737,01 diruzaintzako gerakinaren kargura.

3. 1.900,65 euroko kreditu berezia kontu-sail berri honetara: 1.2350.16204 Gizarte larrialdietarako laguntzak, diru-sarreren kontu-sail berri honen kargura finantzatuko dena: 1.423.9001 La Caixako diru-laguntza.

Delako espedientea ikusgai egonen da, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erronkarin, 2016ko abenduaren 27an.–Batzordeko burua, Aitor Garmendia Eizagirre.

Iragarkiaren kodea: L1614830