2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2016ko abenduaren 22ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1995 Foru Legearen 271. artikuluari eta hurrengoei dagokienez), hasiera batean onetsitako plantilla jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitateko ediktuen oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta plantilla behin betiko onetsiko da.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, lehenbiziko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoren.
Udalbatzako ediktuen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko onetsitako plantilla organikoa.
Urrotz Hirian, 2016ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1614935