2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2017ko ekitaldiko zerga-tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan eta ondokoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2016ko abenduaren 22an egin bilkuran, aho batez erabaki du:
1. 2017ko ekitaldirako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak onestea. Halaber erabaki du onestea azken horiek ezartzen eta arautzen dituzten ordenantza fiskal eta ordenantza orokorrak.
2. Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
3. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Inork halakorik egiten ez badu, erabakia behin betiko onetsitzat joko da eta argitara emanen da, testu osoarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Urrotz Hirian, 2016ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1614934