7. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko lan egutegia

Kontuan hartuta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenak; izan ere, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia zehazten du, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretu horren 59. artikuluaren babesean eman da.

Aintzat harturik 746/2016 Ebazpena, ekainaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Espedientean dauden agiriak ikusirik,

Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko Batzordeak honako hau erabaki zuen 2016ko abenduaren 21ean:

1. Onestea Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileek 2017an izanen dituzten aste barreneko jaiegunen egutegia, ondotik zehazten den bezala:

–Urtarrilaren 6a: Urteberri eta Errege eguna.

–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langilearen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Irailaren 18a: Berdintasunaren eguna.

–Urriaren 12a: Jai nazionala, Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 2a: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri bigarren.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki oholean ere.

Uharten, 2016ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko jarduneko burua, María Teresa Errea Errea.

Iragarkiaren kodea: L1614827