2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
1/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2016ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Antzinen, 2016ko abenduaren 28an.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Zerio.
1/2016 AA: KREDITU-OSAGARRIA, EPE LUZEKO
MAILEGUAREN AMORTIZAZIO PARTZIALERAKO
Gastuen kontu-saila, goititua
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
0110-9130004 | maileguaren amortizazioa TIP | 25.088,05 euro |
GUZTIRA, GASTU GOITITUA | 25.088,05 euro |
Hura finantzatzeko diru-sarreren kontu-saila
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
870 | Diruzaintzako gerakina | 25.088,05 euro |
GUZTIRA | 25.088,05 euro |
Iragarkiaren kodea: L1614903