2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Tarifak eguneratuta ordenantzetan egindako aldaketak.
Behin betiko onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskalen tarifak 2017rako eguneratzeko espedientea.
Onespenaren erabakia 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horietako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Zizur Nagusian, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
ORDENANTZA FISKALAK ALDATZEN DITUEN ESPEDIENTEA, 2017KO TARIFAK EGUNERATUTA
UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
“6. artikulua. Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:
–Abonatuak:
- Urteko kuota 65 urtetik goiti: 81,60 euro.
- Helduen urteko kuota (19-64 urte): 191,20 euro.
- Gazteen urteko kuota (15 -18 urte): 139,20 euro.
- Haurren urteko kuota (7-14 urte): 109,60 euro.
- Txikienen urteko kuota (3-6 urte): 74,40 euro.
Familia ugariek, hori frogatzen badute familia ugariaren txartela aurkeztuta, %50 merkeago ordainduko dute dagokien tarifa Estatuko araudiaren arabera familia ugariaren kategoria ematen dien seme-alaba harengandik aurrera, baldin eta titularra edo titularrak kirol instalazioen bazkidea bada.”
–Zizur Zendeako erroldatu gabeko abonatuak eta abonatu berriak:
- Helduen urteko kuota: 280,84 euro.
- Gainerako kategorien urteko kuota: 191,58 euro.
–Sarrerako kuota:
- Sarrerako kuota: 100,30 euro.
Abonamenduak urtekoak dira, urte natural bakoitzeko, urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte, eta hiru hilean behineko ordainagirietan ordaintzen da.
Urtarrilaren 1etik aurrera kide egiten direnek sarrerako kuotaz gain, hiruhileko horri dagokiona beharko dute ordaindu.
Hiruhileko batean instalazioetako abonatu izateari uzten dioten pertsonek berriz kide egiteko, sarrerako kuota ordaindu beharko dute.
–Abonatu gabeen eguneko sarrera:
- Sarrerak lanegunetan, 65 urtetik gorakoentzat: 5,50 euro.
- Sarrerak lanegunetan, helduak: 9,50 euro.
- Sarrerak lanegunetan, 3 eta 18 urte artekoentzat: 5,50 euro.
- Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, 65 urtetik gorakoentzat: 8,50 euro.
- Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, helduak: 14,00 euro.
- Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, 3 eta 18 urte artekoentzat: 8,50 euro.
–Kortesiazko sarrerak:
18 urtetik gorako abonatuek urtero kortesiazko bi sarrera jasotzeko eskubidea daukate.
Eskubide hori gauzatzen duten abonatu helduek onuradunarekin batera egon beharko dute eta laguntzailearen erantzule izanen dira une oro.
Kortesiazko sarrerak ezarritako prezio txikieneko sarrerak dira; hots, 4,50 eurokoak. Erabiliko duen pertsonaren adina edozein izanik ere (3 urtetik beherakoak salbu, horiek sarrera doan baitute abonatu heldu edo kortesiazko sarrera daukan batekin batera).
Sarrera horien bidez abonatu gabeek aukera daukate Zizur Nagusiko Udalaren kirol instalazioak eta hango gune irekiak abonaturik daudenekin batera erabiltzeko udako zein neguko denboraldian. Muskulazio aretoa eskaintza horretatik espresuki kanpo dago.
Prozedura:
18 urtetik gorako abonatuak bertara joanda jaso behar du kortesiazko sarrera, kirol instalazioko atezaintzan edo Udalaren kirol zerbitzuan. Sarrera horiek izendunak eta data zehatz batean erabiltzeko izanen dira. Hau da, sarreran jarriko du nor den sarreraren onuradun eta zein egunetan joanen den.
“Kortesiazko sarrera” ateratzen duenak abonatuaren fitxan idatziko du eguna eta nor den sarreraren onuradun.
- Kortesiazko sarrera: 4,5 euro.
–Abonamenduak (egun jarraitutarako):
- 7 eguneko baimenak, 65 urtetik gorakoentzat: 27,59 euro.
- 7 eguneko abonamenduak, helduak: 57,68 euro.
- 7 eguneko baimenak, 3 eta 18 urte artekoentzat: 27,59 euro.
- 15 eguneko baimenak, 65 urtetik gorakoentzat: 55,17 euro.
- 15 eguneko abonamenduak, helduak: 95,29 euro.
- 15 eguneko baimenak, 3 eta 18 urte artekoentzat: 55,17 euro.
–Askaldegia:
- Neguko sasoian, askaldegia 17:00etatik aurrera eta abonatuekin batera: 2,50 euro.
–Kiroldegia:
- Pistaren 1/3 alokatzea, ordubetez: 19,00 euro.
- –Pista osoa alokatzea, ordubetez: 56,00 euro.
- Instalazio hauek taldeka erabili nahi izanez gero eta talde horiek nagusiki (%75) abonatuek edo Ardoi Kirol Patronatuko kideek osatzen badituzte, abonatuak ez direnek ordaindu beharreko tasa hau izanen da: 4,50 euro.
–Ardoi futbol zelaiak:
- Futboleko belar zelaiaren urteko alokairua: 1.245,73 euro.
- Belar zelaiaren ordubeteko alokairua: 89,00 euro.
- Belar zelai erdiaren urteko alokairua: 927,78 euro.
- Belar zelai erdiaren ordubeteko alokairua: 65,00 euro.
- Gehienbat (%75) abonatuez osaturiko taldeek erabiltzen dituztenean instalazioak, abonatua ez den bakoitzak ordaindu beharrekoa: 6,50 euro.
–Bestelako tarifak:
- Karneta berriz egitea: 8,50 euro.
- Ordainagiriak itzultzeagatik: 3 euro”
ORDENANTZA, LUDOTEKA ZERBITZUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA
“Kuota eta kobrantza zehaztea
5. artikulua.
1.–Ludoteka zerbitzuaren prezioa.
Prezio publikoa 10,60 euro izanen da, eta izena ematen den unean berean eskatuko da ordaintzeko, uste baita orduan hasten dela bai Udala zerbitzua ematen bai onuraduna zerbitzua hartzen.
Prezioa osorik ordaintzeko eskatuko da, kontuan hartu gabe noiz ematen den izena, eta diru horrekin denboraldi osoari dagokiona kitatuko da, alegia, ikasturteak hartzen duen denbora tartea, eta ez da ez dirurik itzuliko ez murrizketarik eginen zerbitzuari uko egiten zaion kasuetan.
Espresuki baztertzen da kuota hainbanatzeko aukera.
2.–Atseden emateko zerbitzuaren prezioa euro batekoa izanen da orduko.
Zerbitzu hori astean 10 orduz erabil daiteke gehienez.
Gutxienez ere egunean ordu bat egon behar da bertan.
Ez da adingabekorik onartuko goizeko 11:00etatik aurrera.”
ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
LGSaren %105etik beheitiko diru-sarrerak: salbuetsirik.
LGSaren %105etik %120ra bitarteko diru-sarrerak: 19,01 euro hilean.
LGSaren %120tik %135era bitarteko diru-sarrerak: 19,01 + benetako kostuaren %10.
LGSaren %135etik %150era bitarteko diru-sarrerak: 19,01 + benetako kostuaren %25.
LGSaren %150etik %165era bitarteko diru-sarrerak: 19,01 + benetako kostuaren %50.
LGSaren %165etik %180ra bitarteko diru-sarrerak: 19,01 + benetako kostuaren %75.
LGSaren %180tik aurrerako diru-sarrerak: benetako kostuaren %100.
ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifen eranskina
I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.
I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak, metro koadroko.
–Denboraldia: 15,92 euro.
I.2. Merkatu txikiak, saltoki bakoitzeko:
–Egunean: 11,65 euro.
–Denboraldi baterako: 607,10 euro.
I.3. Bestelako aprobetxamenduak, metro koadroko edo zatiki bakoitzeko
–Egunean: 0,97 euro.
–Hilabetean: 14,38 euro.
–Urtean: 143,47 euro.
I.4. Ordenantza honetako 2. artikuluaren 5. puntuan aipatzen diren kasuetan: aurreko epigrafean adierazitako zenbatekoen %50.
II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.
II.1. Balkoiak eta terrazak ixtea.
–Balkoi edo terrazen itxitura bakoitzagatik: 29,68 euro.
–Kontraleiho bakoitza paratzeagatik: 9,90 euro.
II.2. Bestelako aprobetxamenduak:
–Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,39 euro.
–Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, hilabetean: 8,01 euro.
–Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, urtean: 80,34 euro.
III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.
–Ezarritako biltontzi bakoitza, urtean: 286,85 euro.
–Okupatutako zorupeko metro koadro bakoitzeko, urtean: 8,57 euro.
IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeetan azaldutakoengatik ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:
–Aldamioak: 23,93 euro.
–Hesiturak: 23,93 euro.
–Bertze aprobetxamendu batzuk: 14,35 euro.
–Jarduera salerosketa denean: 47,87 euro.
ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifen eranskina
I. epigrafea.–Zangak irekitzea.
I.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 26,08 euro.
I.2. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat ibilgailuei itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 gehituko dira.
II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:
–Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 38,29 euro.
III. epigrafea.–Fidantzak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik.
I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbertzeko sorrarazpena du:
I.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 153,02 euro.
I.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 142,13 euro.
I.1.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 76,53 euro.
I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapena du:
I.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 172,15 euro.
I.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 159,90 euro.
I.2.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 95,84 euro.
ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifen eranskina
I. epigrafea.–Ordenantza honen 2. artikuluko a) eta b) ataletako kasuak.
I.1. Familia bakarreko etxebizitzei eta orubeei lotutakoak:
Higiezin bakoitzak erreserbatutako tokia, bakar batentzat nahiz batzuentzat izan: 106,46 euro urtean.
I.2. Etxebizitza multzoei lotutakoak:
1 - 4 etxebizitza: 147,58 euro urtean.
5 - 10 etxebizitza: 154,60 euro urtean.
11 - 25 etxebizitza: 175,70 euro urtean.
26 - 50 etxebizitza: 210,83 euro urtean.
51 - 100 etxebizitza: 281,11 euro urtean.
101 - 150 etxebizitza: 351,39 euro urtean.
150 etxebizitza baino gehiago: 421,66 euro urtean.
I.3. Bertzelako eraikin mota bati lotuak:
1 - 4 aparkatoki: 147,58 euro urtean.
5 - 10 aparkatoki: 154,60 euro urtean.
11 - 25 aparkatoki: 175,70 euro urtean.
26 - 50 aparkatoki: 210,83 euro urtean.
51 - 100 aparkatoki: 281,11 euro urtean.
101 - 150 aparkatoki: 351,39 euro urtean.
150 aparkatokitik gora: 421,66 euro urtean.
II. epigrafea.–Ordenantza honen 2. artikuluko c) eta d) ataletako kasuak.
II.1. Gau eta eguneko erreserba.
Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 70,29 euro.
II.2. Ordutegi mugatuko erreserba.
Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 52,71 euro.
ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA.
Tarifen eranskina
A.–Jarduera sailkatuetan aritzeko.
–Jarduera lizentzia: 443,57 euro.
–Irekitzeko lizentzia: 354,86 euro.
–Eskualdatzeko lizentzia: 299,14 euro.
B.–Jarduera kaltegabeetan aritzeko.
–Irekitzeko lizentzia: 266,15 euro.
–Eskualdatzeko lizentzia: 221,79 euro.
ETXEKO ANIMALIAK EDUKI ETA BABESTEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
Tarifen eranskina
I. epigrafea.–Zakurrak bildu eta zakurtegira eraman eta zakurtegiko egonaldiengatik aplikatu beharreko tarifak hauek dira:
Zakurrak biltzea, oro har: 22,33 euro.
Zakurtegiko egonaldia (eguneko): 4,96 euro.
ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ZAINTZEKO ZERBITZUAREN ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifen eranskina
A.–Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak
1.–2.500 kg bitarteko ibilgailuak: 77,51 euro.
2.–2.500-5.000 kg bitarteko ibilgailuak: 125,08 euro.
3.–5.000 kg-tik goitiko ibilgailuak: 217,68 euro.
Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada, hau izanen da tarifa: 46,16 euro.
Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal altxatokietara eramateko lanak hasiak direlarik, lan hori burutzen ahal ez bada, gidaria edo pertsona baimendua agertu eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzen dituelako, aipatutako tarifak %50 murriztuko dira.
B.–Ibilgailuak altxatzeko zerbitzuaren kuotak.
Ibilgailua altxatokira eraman eta jakinarazi ondotik inork eraman gabe 24 ordu pasatzen direnean, tarifa hauek aplikatuko dira zaintzeagatik, egun edo zati bakoitzeko, hura norbaitek bildu arte:
–Ziklomotoreak eta motozikletak: 1,81 euro.
–2.500 kg bitarteko ibilgailuak: 4,45 euro.
–2.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 11,12 euro.
Egonaldiko 4. egunetik goiti, aipatutako kuotak %25 handituko dira.
ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifen eranskina
I. epigrafea.
I.1. Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.
Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere. Txosten tekniko eta juridikorik baldin bada, horien zenbatekoa erantsiko zaie. Hona hemen:
–5 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 669,22 euro.
–5 baino gehiago, 10 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 572,79 euro.
–10 baino gehiago, 50 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 477,54 euro.
–50 hektareaz gora, hektarea bakoitzeko: 382,43 euro.
I.2. Plan partzial edo berezietako aldaketak tramitatzea.
Aplikatu beharreko tarifak izanen dira l.1 epigrafean aipatu direnen %50, gehi txosten tekniko eta juridikoei dagokien zenbatekoa, halakorik bada.
I.3. Xehetasun azterlanak tramitatzea.
Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:
–5 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 334,61 euro.
–5 baino gehiago, 10 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko: 286,82 euro.
–10etik 50 ha bitarte gehiago, hektarea bakoitzeko: 239,00 euro.
–50 ha-tik goiti gehiago, hektarea bakoitzeko: 190,39 euro.
I.4. Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuak tramitatzea.
Aplikatzeko tarifak I.1. epigrafekoen %25 izanen dira.
I.5. Birzatiketen tramitazioa.
I.5.A) Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraituz, eta hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie:
100 metro kubiko eraikigarri bakoitzeko: 6,71 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa.
100 metro koadro eraikigarri bakoitzeko: 8,59 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa.
I.5.B) Birzatiketen aldaketen tramitazioa:
Tarifak I.5.A. epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.
II. epigrafea.
II.1. Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa.
Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa hau izanen da: %1,50.
III. epigrafea.
III.1. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean ematen diren obra lizentziak.
III.1.1. Lurzatiketarako lizentziak.
Lurzatiketarako lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira (100 metro koadroko azalera bakoitzeko): 4,57 euro.
III.1.2. Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak jasotzen dituzten obren lizentziak, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergak kargatu gabeak.
Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 46,48 euro.
III.1.3. Lehen erabilerako lizentziak.
Lehen erabilerako lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, eta hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie (100 metro kubiko bakoitzeko): 9,90 euro.
III.1.4. Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta kartelak paratzeko lizentziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aitzineko ataletan jaso ez badira:
–Tasa kalkulatuko da 12. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuz: %0,50.
IV. epigrafea.
Aitzineko epigrafeengatik likidatu beharreko tasak ondotik zehazten diren zenbateko gutxienekoetatik beheitikoak badira, jarraian ematen direnak ordainduko dira, gehi txosten tekniko eta juridikoak, halakorik bada, aipatzen diren epigrafeetan:
I.1. Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa, gehi txosten tekniko eta juridikoen zenbatekoa, halakorik bada: 576,65 euro.
I.2. Antolamendurako plan partzial edo berezietako aldaketen tramitazioa, gehi txosten tekniko eta juridikoen zenbatekoa, halakorik bada: 576,65 euro.
I.3. Xehetasun azterlanen tramitazioa, gehi txosten tekniko eta juridikoen zenbatekoa, halakorik bada: 576,65 euro.
I.4. Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa, gehi txosten tekniko eta juridikoen zenbatekoa, halakorik bada: 576,65 euro.
I.5. Birzatiketen tramitazioa, gehi txosten tekniko eta juridikoen zenbatekoa, halakorik bada: 576,65 euro.
I.6. Udal Planeko aldaketen tramitazioa, gehi txosten tekniko eta juridikoen zenbatekoa, halakorik bada: 576,65 euro.
II.1. Urbanizazio proiektuen tramitazioa, gehi txosten tekniko eta juridikoen zenbatekoa, halakorik bada: 576,65 euro.
III.1.1. Lurzatiketarako lizentzia: 46,49 euro.
III.1.4. Obra lizentziak, 50,15 euro.
Iragarkiaren kodea: L1700056