2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Aldaketa Udal Planean sarturiko tramitazioen gaineko ordenantza orokorrak. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko Udal Planean sarturiko izapideen gaineko ordenantza orokorrak aldatzeko espedientea.
Delako espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko ordutegian.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, 2016ko abenduaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1614814