2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
2/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Udalak, 2016ko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontua aldatzeko 2/2016 espedientea. 2016ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an, hasierako onespenaren iragarkia. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2/2016 espedientea
Kreditu-gehikuntza:
2. kapitulua.–Zenbatekoa: 11.900,00 euro.
6. kapitulua.–Zenbatekoa: 20.000,00 euro.
Kreditu berezia:
4. kapitulua.–Zenbatekoa: 500,00 euro.
6. kapitulua.–Zenbatekoa: 61.620,39 euro.
Gastuak, guztira: 94.020,39 euro.
Finantzaketa:
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 31.902,00 euro.
6. kapitulua.–Zenbatekoa: 62.118,39 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 94.020,39 euro.
Villatuertan, 2016ko abenduaren 23an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1614910