7. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

U.A.2 Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, Hirigune Historikoaren Barne Erreformarako Plan Berezian.
Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate-udalburuak, 766. Ebazpena eman zuen 2016ko abenduaren 29an, hasiera batez onetsiz Hirigune Historikoaren Barne Erreformarako Plan Bereziko U.A.2 Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, Hirigune Historikoaren Barne Erreformarako Plan Bereziko U.A.2 Konpentsazio Batzordeak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 161.2 artikulua aplikatuz.

Vianan, 2016ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1614948