2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Aldaketa, Valtierrako kultur etxeko instalazio eta ekipamenduak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantzan, aurrerantzean Valtierrako Udalaren eraikin publikoen instalazio eta ekipamenduak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza deituko baita.
Hasierako onespena
Valtierrako Udalak, 2016ko abenduaren 27ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Valtierrako kultur etxeko instalazio eta ekipamenduak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantzaren aldaketa, aurrerantzean Valtierrako Udalaren eraikin publikoen instalazio eta ekipamenduak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza deituko baita.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluko 3. idatz-zatiak hara igorrita, ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, deusetan ukatu gabe, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Valtierran, 2016ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.
Iragarkiaren kodea: L1614942