7. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Hirigintzako hitzarmena Extru, SArekin. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2016ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onesta Uharte Arakilgo Udalaren eta Extru, SAren arteko Hirigintzako hitzarmena.

2. Udaleko iragarki oholean edukitzea hogei eguneko epean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoari jarraituz.

Uharte Arakilen, 2016ko abenduaren 28an.–Alkatea, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1614865