2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
2017ko ekitaldiko karga-tasak. Behin betiko onespena
Torres del Rioko Udalak, 2016ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, 2017rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aitzinetik 2016ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 10ean, eta toki entitate honen iragarki oholean paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
Argitara ematen da 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,40.
–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,85.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga - Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,3koa, aplikatu behar dena maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako J.E.Z.aren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean.
–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,2 denbora-tarte guztietarako, lurraren balio igoera zehazteko (zerga-oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: %12.
Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.
Torres del Rion, 2016ko abenduaren 29an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L1614932