2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
2017. urterako karga-tasak
Zangozako Udalak, 2016ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, aipatzen diren udal zergei dagozkienak:
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: zerga-tasa, %0,456.
–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: zerga-tasa, %0,8.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): zerga-tasa, %5.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.
–Lurren balio igoeraren gaineko zerga:
- Balioaren igoera zehazteko portzentajea:
- 5 urte bitarte: %2,7.
- 10 urte bitarte: %2,6.
- 15 urte bitarte: %2,5.
- 20 urte bitarte: %2,5.
- Kuota zehazteko zerga-tasa: %13,95.
Zangozan, 2016ko abenduaren 22an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1614812