2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Ordenantza fiskala, Agiriak luzatu eta tramitatzeko
tasak arautzen dituena. Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2016ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen Garesko Udalaren ordenantza fiskala.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen Garesko Udalaren ordenantza fiskala, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.
Garesen, 2016ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1614897