2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen
ordenantza fiskala. Hasierako onespena
Garesko Udalak, 2016ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Garesko hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Garesko hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.
Garesen, 2016ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1614896