2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.
Hasierako onespena
Garesko Udalak, 2016ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herriko jabari publikoko zoru, zorupe eta hegalkinaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.
Garesen, 2016ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1614891