2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Ebazpena, turismo arloko elkarteei laguntzak emateko deialdiaren gainean, iruña turismo arloan sustatzeko 2015eko urriaren 1etik 2016ko irailaren 30era bitarte egindako jarduerengatik
Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau
EBATZI DUT:
1.–deialditik kanpo uztea Nabarralde Fundazioa, ez delako turismo-elkartea eta ez duelako, beraz, deialdiko D letran adierazitako 3.3 betekizuna betetzen.
2.–Onestea gainerako eskakizun guztiek betetzen dituztela deialdiko D letran zedarritutako betekizunak; ondorioz, jarraian adierazten diren eskatzaileak laguntzen entitate onuraduntzat jo daitezke:
ANAPEH |
Iruñeko Hotelen Elkartea |
Nafarroako Jatetxeen Elkartea |
Erresumako Jatetxeen Elkartea |
AEHN |
Nafarroako Turismo Elkartea |
Agroturana |
3.–Laguntzak ematea turismo arloko elkarteei, bat etorrita diru-laguntzen deialdi publikoan zedarritakoarekin, 2016. urtean Iruñeko turismoa sustatzea xede duten jarduerak gauzatze aldera norgehiagokako araubidean, zerrenda honen arabera:
ANAPEH | 3.453,48 euro |
Iruñeko Hotelen Elkartea | 2.149,78 euro |
Nafarroako Jatetxeen Elkartea | 11.581,35 euro |
Erresumako Jatetxeen Elkartea | 6.463,94 euro |
AEHN | 16.933,35 euro |
Nafarroako Turismo Elkartea | 12.631,47 euro |
Agroturana | 6.786,63 euro |
4.–Emandako diru-laguntzaren % 40ko gastua xedatzea eta hori ordaintzeko betebeharra aitortzea zerrendako elkarteen alde, udal-aurrekontuko 20/43200/482090 partidaren kargura.
ANAPEH | DO-2016080770 | 1.381,40 euro |
Iruñeko Hotelen Elkartea | | 0 euro |
Nafarroako Jatetxeen Elkartea | DO-2016080771 | 4.632,54 euro |
Erresumako Jatetxeen Elkartea | DO-2016080772 | 2.585,57 euro |
AEHN | DO-2016080773 | 6.773,34 euro |
Nafarroako Turismo Elkartea | DO-2016080774 | 5.052,59 euro |
Agroturana | DO-2016080775 | 2.714,65 euro |
2016003385 ZERRENDA | GUZTIRA | 23.140,09 euro |
5.–Zerrendako diru-kopuruak xedatzea turismo arloko elkarteei emateko, udal-aurrekontuko 20/43200/482090 partidaren kargura, turismoa sustatzeko jarduerak gauzatzeagatik diru-laguntzen guztizkoaren %60 ordaintzeko.
ANAPEH | D-2016080776 | 2.072,08 euro |
Iruñeko Hotelen Elkartea | D-2016080777 | 2.149,78 euro |
Nafarroako Jatetxeen Elkartea | D-2016080778 | 6.948,81 euro |
Erresumako Jatetxeen Elkartea | D-2016080779 | 3.878,37 euro |
AEHN | D-2016080780 | 10.160,01 euro |
Nafarroako Turismo Elkartea | D-2016080781 | 7.578,88 euro |
Agroturana | D-2016080783 | 4.071,98 euro |
2016003386 ZERRENDA | GUZTIRA | 36.859,91 euro |
6.–Justifikazio-kontua aurkezteko epea luzatzea, 2016ko abenduaren 30era arte.
Iruñean, 2016ko abenduaren 27an. Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkaria, Patricia Perales Hurtado.
Iragarkiaren kodea: L1700049