2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Alloko Udalak, 2016ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela onetsi zuen 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu den legeetan agindutakoari jarraikiz.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez ematen dituen aginduak bete beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Allon, 2016ko abenduaren 28an.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.
Iragarkiaren kodea: L1614862