2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Aldaketa ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Olaztiko Udalak, 2016ko abenduaren 22ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza honen aldaketa: Ordenantza, Zerbitzu publikoak eta jarduerak egiteko tasak eta prezio publikoak arautzen dituena, honako arlo hauetan: aisialdiko ikastaroak, Udan euskaraz, Musika Eskola, elurra kentzeko zerbitzua eta aurri egoeran deklaratutako eraikin eta instalazioak eraisteko Udalak egindako lanak, ludoteka zerbitzua eta kultur etxean egiten diren emanaldiak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza horren aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Olaztin, 2016ko abenduaren 27an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.
Iragarkiaren kodea: L1614837