7. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

2017ko zerga-tasak

Okoko Udalak, 2016ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentajeak onetsi zituen 2017ko ekitaldi ekonomikorako:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30eko tasa.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa %0,80ko tasa.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2,5.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko tasa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 176. artikuluari jarraikiz.

Karga-tasa hauek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Onespen erabakiaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Okon, 2016ko abenduaren 20an. Alkate udalburua, Roberto Arbizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1614919