7. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Plan Berezia Noaingo Errege kaleko 5 zenbakiko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko, Noaingo Errege kaleko 5 zenbakiko Jabeen Erkidegoak sustaturik. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko abenduaren 28ko ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Noaingo Errege kaleko 5 zenbakiko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, Noaingo Errege kaleko 5 zenbakiko Jabeen Erkidegoak sustaturik.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako egunkarietan, interesa duten pertsona edo entitate guztiek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

3. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

4. Hasierako onespena jakinaraztea Plan Bereziak ukituriko titular guztiei, 1etik 4.era bitarteko solairuetako F ateko etxebizitzetako titularrei, 1-behean dagoen merkataritza-lokaleko titularrari eta Iruñerriko Mankomunitateko Zerbitzuei.

Noain Elortzibarren, 2016ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1614899