7. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Pilotalekua zabaltzeko lerrokadura ezartzeko xehetasun
azterlana, Dorre Elortzibarko 5. poligonoko 59. lurzatian,
Dorre Elortzibarko Kontzejuak sustaturik

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko abenduaren 28ko ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Hasiera batez onestea pilotalekua zabaltzeko lerrokadura ezartzeko xehetasun azterlana, Dorre Elortzibarko 5. poligonoko 59. lurzatian, Dorre Elortzibarko Kontzejuak sustaturik.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako egunkarietan, interesa duten pertsona edo entitateek denbora horretan azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

3. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

4. Hasierako onespena jakinaraztea hala ukituriko lurzati mugakideetako titular guztiei hala Iruñerriko Mankomunitateko Zerbitzuei.

Noain Elortzibarren, 2016ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1614892