2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa 2016ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatutakoa betez, Noain Elortzibarko Udalak 2016ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, gehiengoaren bidez erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Noain Elortzibarko Udalaren 2016ko plantilla organikoan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aldaketa hau hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Noain Elortzibarren, 2016ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L1614848