2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2016ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arradan (Murillo el Cuende), 2016ko abenduaren 27an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1614833