7. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Metautengo Barrutiko Udalak, 2016ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Hautetsiendako lehendik dauden ordainsariei eustea. Hona hemen:

–Osoko Bilkuraren eta Teder elkartearen, Jurramendiko Ur Mankomunitatearen eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen bileretara joatea: 84 euro.

–Ohiko gaietarako Herriko Etxera egunero joatea: 36 euro/egun.

–Informazio batzordeetara joatea: 42 euro/batzorde.

–Dietak eta joan-etorriak: dietak, egiaztagiriak ekarriz, eta kilometro-ordaina, administrazio publikoetarako agindua dagoena.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Metautenen, 2016ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Andrea Catala Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1614904